'Intxaur Hauskailua' balleta, gaur Zelai Arizti aretoan
Gaur, 19:00etan, Intxaur Hauskailua balleta emango dute Zumarragako Zelai Arizti aretoan. Lan hau iaz ere eman zuten, Gabonetarako oso aproposa baita. Aurten New York City Ballet konpainiak Lincoln Center aretoan eskainitako ikuskizuna emango dute.
Ballet honetako protagonistak neskatxa bat eta bere Gabonetako oparia dira. Intxaur hauskailua den panpin bat oparituko diote eta ez zaio gustatuko. Panpina hautsi egingo da eta une horretan magiaz betetako istorioa hasiko da. Ikuskizunak 90 minutuko iraupena du.
Operaren lagunek aurkezpen egunean dekoratua eta jantziak “ikusgarriak” direla esan zuten. Secundino Esnaola musika eskolako ikasleak eta beraien senitartekoak gaurko emanaldira gonbidatu zituzten. Sarrerak 12 eurotan salduko dituzte.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide