Jon Plazaola, 'El club de la comedia' telebista saioan eta Zelai Arizti aretoan
Jon Plazaola aktore urretxuarrak La Sexta telebista kateko El club de la comedia saioan parte hartuko du gaur, 22:30ean. Plazaolarekin batera, Luis Piedrahita, Miki Nadal, Yolanda Ramos eta Jose Corbacho arituko dira.
Bestalde, asteburu honetan Plazaolaren Villaviciosa de al lado pelikula emango dute Zelai Arizti aretoan. Zazpi emanaldi egongo dira: ostiralean 19:30ean, larunbatean 19:30ean eta 22:30ean eta igandean eta astelehenean 19:30ean eta 22:00etan.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide