Xabier Erostarbe pilotari urretxuarrak Elordi mallabiarrarekin jokatuko du Promozio txapelketa
Xabier Erostarbe pilotari urretxuarrak Elordi bizkaitarrarekin jokatuko du binakako Promozio txapelketa. Txapelketa hilaren 13an hasiko da eta denek denen aurka jokatuko dute. Finalerdietako ligaxka martxoaren 5etik 19ra jokatuko dute eta final handia apirilaren 2an izango da.
Urretxuarrak eta mallabiarrak hilaren 18an jokatuko dute txapelketako lehen partida: 17:00etan, Mungian. Errandonea eta Martijarekin neurtuko dituzte indarrak. Ondoren, binakako txapelketa nagusiko partida jokatuko dute: Elezkano II eta Zabaleta, Altuna III eta Barriolaren aurka.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide