'Iparregarri' pelikula otsailaren 4an estreinatuko dute
KKinzona irratiak eta Zaindu Zure Harria fundazioak otsailaren 4an aurkeztuko dute Iparregarri: Urretxuko azken bardoaren kondaira pelikula. Estreinaldia Labeaga aretoan izango da, 19:00etan. Pelikula hau azaroan aurkeztu behar zuten, baina aurkezpena bertan behera gelditu zen Xabier Aztiriaren heriotzagatik. Estreinaldirako sarrerak erosi zituztenek hilaren 23tik 26ra trukatu ahal izango dituzte sarrera berriengatik, KKinzona irratian. Sarrerarik erosi ez zutenek urtarrilaren 30etik otsailaren 2ra erosi ahal izang dituzte, toki berean. Gonbidapenak jaso zituzten parte hartzaileak ere gonbidapen berrien bila joan beharko dira.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide