Zumarragako bikote bat auto istripuan hil da Errioxan
Zumarragako senar-emazte batzuek auto istripua eduki zuten asteartean N-232 errepidean, Errioxako Arrubal herrian. Senarra (69 urteko Paco Monasterio) asteartean bertan hil zen eta atzo emaztea hil zen (64 urteko Rosi Galilea). Hileta elizkizuna bihar izango da, 16:30ean, Errioxako Ausejo herrian. Errioxako Podemosek AP-68 autopista doanekoa izatea eskatu du. Izan ere, jendeak N-232 errepidea erabiltzen du autopista ez hartzeagatik eta errepide honetan istripu asko egoten dira.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide