Urretxu eta Zumarragako Irrintzi dantza taldeak hainbat ekitaldi antolatu ditu 50. urteurrena ospatzeko: bost erromeria, bi jaialdi eta herri bazkari edo afari bat. Lehen erromeria igande honetan izango da. Areizaga-Kalebarrenen izan behar zen, baina Zumarragako Euskadi plazako arkupeetan izango da, eguraldia dela eta. 12:00etan hasiko da.
Bigarren erromeria martxoaren 19an izango da. 12:00etan hasiko da, Zumarragako plazan, eta hortik bi herrietako beste toki batzuetara joango dira. Hirugarrena Eitzako jaietan egingo dute:?maiatzaren 14an, 18:00etan. Laugarrena geltokietako jaietan egingo dute eta bosgarrena Agiña auzoko festetan.
Irrintzi dantza taldekoek bi jaialdi ere antolatu behar dituzte. Lehenengoa apirilaren 8an izango da. Urte hauetan guztietan Irrintziko kide izan diren dantzari eta musikariek parte hartuko dute. Bi herrietako plazetan dantza egingo dute eta ondoren lunch bat egongo da.
Bigarren jaialdia uztailaren 14an izango da. Antxiñako Ama txistulari taldekoekin batera antolatuko dute, hauek ere 50. urteurrena ospatu behar baitute 2017an. Eguraldi ona egiten badu Zelai Arizti parkean izango da eta txarra egiten badu Beloki pilotalekuan.
Irailean, Urretxuko Euskal Jaian, inude eta artzainen konpartsa aterako dute. Dantzari ohiei parte hartzeko aukera emango diete. Izena emateko, irrintzidantzataldea@gmail.com helbidera idatzi behar da. Bukatzeko, azaroan argazki erakusketa irekiko dute eta herri bazkari edo afaria egingo dute.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea
Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.
Privacy & Cookies Policy
Privacy Overview
This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.