Lehen etxetresna elektrikoak joan zen mendeko erdialdean heldu ziren Goierriko etxeetara. Zumarragara Bernardino Urtzelaik ekarri zituen. Gizon honek Urola denda ireki zuen Faustino Espina bazkidearekin batera. Azken hamarkadetan Maria Eugenia eta Jose Ramon seme-alabak arduratu dira dendaz. Aste honetan bertan erretiroa hartu behar dute.
Urtzelai bergararra zen. «Nire aita soldadutza egin eta gero etorri zen Zumarragara, lanera. Motorrak bobinatzen zituen, Durangoko bazkide batekin. Etxe batean apopilo bizi zen eta ezkondu zenean Ramon Mendiaren etxean jarri ziren bizitzen. Mendiak lokal honetan burdindegi bat zuen eta bere etxe azpira eraman zuen. Lokal hau, berriz, aitari alokatu zion. 1953an ireki zuen negozio hau, Faustino Espina bazkidearekin», azaldu du bere alabak.
Hasieran instalazio elektri-koak egiten zituzten, baina handik gutxira etxetresna elektrikoen salmentari ere ekin zioten. «Garai bateko irrati handi haiek, josteko makinak, bizarra mozteko makinak… saltzen zituzten. Garai batean 10-12 langile izan zituzten eta La Salle ikastetxetik praktikak egitera etortzen ziren».
Tramankulu berriak
Hozkailuek eta garbigailuek bizimodua aldatu zuten. Modernitatea ekarri zuten. Erosotasuna. Familia guztiek garbigailuak eta hozkailuak nahi zituzten eta dozenaka saltzen ziren. Jose Ramonek egun bakar batean hamar hozkailu saldu zituztela gogoratzen du.
Garbigailuekin lotutako makina bat anekdota ere badituzte. «Batzuek garbigailuek arropa puskatzen zutela esaten zuten. Garai hartan ez zen arropa egun bezainbeste aldatzen eta arropa oso gastatuta zegoelako puskatzen zen!», dio Maria Eugeniak.
Telebistaren iritsiera ere sekulakoa izan zen. «Gure etxeko telebista herriko lehenengoetakoa izan zen. Aitak propaganda egin behar genuela esaten zuen. 1960an ekarri genuen telebista etxera. Telebistan ikusi genuen lehen emanaldia Fabiola eta Balduinoren ezkontza izan zen. Bizilagunak etxera etorri ziren ezkontza ikustera. Seinalea Sollubeko (Bizkaia) errepikagailutik hartzen zuen eta oso gaizki ikusten zen, baina bizilagunak liluratuta zeuden. Zein ondo ikusten den! esaten zuten».
Hurrengo urteetan makina bat telebista saldu zituzten. Pantaila batean beste pertsona batzuk ikustea miragarria zen. «Adineko jendeak albistegietako aurkezleak, El santo telesaileko Roger Moore… beraien etxeetan sartu zirela uste zuten. Horiek gu afaltzen ikusten ari al dira?, galdetzen zuten».
Garai hartan igande goizetan ere irekitzen zuten. «Zumarragako azoka igandetan egiten zenez, igandetan ere denda irekitzen genuen». Etxetresna elektrikoak gauza berria ziren eta mundu guztiak aro modernoan sartu nahi zuen. Urtzelaik erraztasunak ematen zizkien. «Aita ematekoa zen: ahal duzunean ordainduko didazu, esaten zien diruz gaizki zebiltzanei. Jendea fina eta langilea zen eta ahal bezain laster ordaintzen zuten», oroitu du.
Akobe denda katea
Bere aita berritzailea eta ekintzailea ere bazen eta beste saltzaile batzuekin batera Akobe etxetresna elektriko denden katea sortu zuen. Erosketak guztiek elkarrekin eginez gero, merkeago eros zezaketela ikusi zuten. Akobe asko hazi zen, baina ondoren gainbehera etorri zen. 2012an desagertu zen.
Izan ere, egun oso zaila da kate handien konpetentziari aurre egitea. «Zerbitzu ona ematea da horiei aurre egiteko modu bakarra». Beraiek zerbitzu ona eman dutela argi dago. Azken egunera arte zerbitzu ona ematen jarraituko dute. Atzo bertan, bezero bat dagoeneko dendan ez duten bonbilla baten bila joan zen eta Maria Eugeniak eskatuko zutela esan zion.
Bezeroak, triste
Hala, bezeroak triste daude Urtzelaitarrek erretiroa hartu behar dutelako. «Bezeroek pena ematen diela, baina guregatik pozten direla esan digute. Oso agur hunkigarria izaten ari da. Batez ere, aita eta ama izan zirelako negozio hau ireki zutenak», azaldu du.
Beraiei ere pena ematen die gurasoek irekitako negozioa uzteak. «Familiako gazteek sekula ez dute hemen lan egiteko asmorik azaldu. Egia esan, negozio honek gauza txarrak ere baditu: asteburuak eta oporrak motzak dira, ordutegia lotua da…».
Zorionez, Secundino Esnaola 2ko lokalean etxetresna elektrikoak saltzen jarraituko dute. «Erreleboa hartu behar dutenak oso jatorrak dira eta hiru urte daramatzate dagoeneko etxetresna elektrikoen negozioan. Ilusio handia dute eta oso ondo joango zaiela uste dut. Izan ere, mundu hau ezagutzea oso garrantzitsua da. Negozioa beraiek hartu izanak asko pozten gaitu», amaitu du Maria Eugenia Urtzelaik.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea
Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.
Privacy & Cookies Policy
Privacy Overview
This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.