Gabriel Perez eta Manuel Garciak irabazi dute Goierriren mus txapelketa
Larunbatean Goierri kirol elkartearen mus txapelketa jokatu zuten. Inoiz baino bikote gehiagok parte hartu zuten. Urretxu, Zumarraga, Legazpi, Ataun, Segura, Ordizia, Beasain eta Oñatiko 50 bikotek, hain zuzen ere. Txapelketa Gabriel Perez eta Manuel Garciak irabazi zuten. Bigarrenak Noelia Cuerva eta Josu Arranz ormaiztegiarrak izan ziren, hirugarrenak Julian Moratinos eta Carlos Dionisio eta laugarrenak Jesus Nin eta Javi Sanchez. Elkarteko lehen bikotea Angel eta Angues izan ziren.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide