Ikastolak jazarpenari aurre egiteko KiVa programa ezarriko du
Urretxu-Zumarraga ikastolak jazarpenari aurre egiteko KiVa programa ezarriko du. Aste honetan bilerak egongo dira, gurasoei programaren berri emateko. Gaur (asteartea), 18:00etan jangelan, Lehen Hezkuntzako 4., 5. eta 6. mailako ikasleen gurasoak elkartuko dira. 1., 2. eta 3. mailako ikasleen gurasoen bilera bihar izango da, ordu eta toki berean. Gurasoei programa aurkeztu eta nola lagundu dezaketen azalduko diete. Ostiralean KiVa Eguna ospatuko dute eta datorren astean unitate didaktikoak lantzen hasiko dira.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide