Emausen bigarren eskuko produktuen denda, Zelai Arizti pilotalekuan
Emausek bigarren eskuko denda bat ireki du Zumarragako Zelai Arizti pilotalekuan, kontainerrekin. Ekimen honen helburua berrerabiltzearen garrantzia azpimarratzea da. Denda igandera arte egongo da Zumarragan eta 11:00etatik 13:30era eta 17:00etatik 19:30era irekiko dute. Bestalde, ostiral arratsaldean, larunbatean eta igande goizean berrerabilpen tailerrak egongo dira.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide