Espainiako selekzioak June Garitano eskiatzaile urretxuarra konbokatu du, Andorran egingo den nazioarteko proba baterako. Garitanok Sierra Nevadan jokatu den Espainiako Kopako proban parte hartu zuen asteburuan. Supergigante modalitatean bi proba jokatu ziren eta bigarren eta hirugarren egin zuen. Gigante modalitateari dagokionez, lehen ekitaldian hirugarren egin zuen. Bigarrenean erori egin zen eta hamaikagarren bukatu zuen. Slalomari dagokionez, lehen ekitaldian bigarren egin zuen. Bigarrenean erori egin zen eta kaleratu egin zuten. Sailkapen orokorrean laugarren doa, nahiz eta lehiakide asko bera baino zaharragoak diren.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide