Xabier Erostarbe (Urretxu, 1994) pilotaria binakako Promozio txapelketa jokatzen ari da Elordi bizkaitarrarekin. Herenegun galdu egin zuten lehen partida, baina itxaropentsu ageri da.
Ez duzue txapelketa garaipen batekin hasterik izan.
15-10 eta 18-15 irabazten joan ginen, baina bukaera aldean ez genuen zorte handirik izan. Dominatu egin genuen, baina ez genuen tantoak bukatzen asmatu. Egia esan, ez nintzen oso gustura ibili. Ligaxka luzea da eta ea buelta ematen diogun. Igandean Ugalde eta Martinezen aurka jokatuko dugu, Oiartzunen.
Nola ikusten duzu binakako txapelketa?
Azken urtebetean jende askok debutatu du. Txapelketan gazte asko daude. Pilotari onak dira eta gazteen aurka jokatzea beti da arriskutsua. Ez dute esperientziarik, baina asko arriskatzen dute eta egun ona badute oso arriskutsuak dira.
Zein da zuen helburua?
Garrantzitsuena norberak bere maila ematea da. Gure jokoa egitea lortzen badugu, finalerdietara sailkatzeko aukerak izango ditugula uste dut. Bikote guztiak nahiko orekatuak dira.
Bikoteren bat faborito bezala ikusten al duzu?
Ostiralean Laso eta Iturriaga nahiko ondo ikusi nituen. Peña-Salaberri eta Dario-Jaunarena ere bikote arriskutsuak iruditzen zaizkit. Bikote arriskutsu asko daude. Txapelketa parekatua da eta ez dut faborito argirik ikusten. Gainera, ez dago jakiterik nor ibiliko den ondo eta nor ibiliko den gaizki. Orain esaten denak ez du ezertarako balio. Kantxan demostratu behar da.
Binakako txapelketa nagusian, ordea, Irribarria eta Rezusta faborito argiak dira.
Ostiralean galdu egin zuten, baina sailkapena poltsikoan dute ia. Gainontzeko bikoteen artean, ordea, oso lehia handia dago. Jokin Altuna errekuperatu egin da eta sekulako jokoa ari da erakusten. Lehia handia dago eta hori oso polita da. Hori behar da jendea pilotalekura joan dadin.
Irribarriak eta Rezustak dirudien bezain erraz irabaziko al dute?
Ez. Txapelketa irabaztea oso zaila da. Urte batean Aimarrek eta Beroizek ligaxkako partida guztiak irabazi zituzten eta gero ez ziren finalera sailkatu. Bikote guztiek oso ondo jokatzen dute, nahiz eta batzuk ez dauden sasoi onean. Garrantzitsuena finalerdietara sailkatzea eta sasoian heltzea da.
Urtebete pasa da profesional mailan debuta egin zenuenetik. Zer moduz joan da lehen urtebete hau?
Lehenengo lauzpabost hilabeteak nahiko txarrak izan ziren, debutatu eta gutxira eskuetako minarekin egon bainintzen. Asko kosta zitzaidan buelta ematea. Maiatz-ekainetik aurrera nahiko gustura aritu naiz. Dena den, beti dago zer hobetu: seguruagoa izan, pilota gehiago gozatu, hobeto kokatu, indarra hartu…
Hasierako urduritasunak eragina izan al zuen?
Ez dut uste. Bolada onak eta txarrak egoten dira. Pilota bat eskuan sartuz gero, errekuperatzea kosta egiten da. Masajistarengana jo nuen eta osatzea lortu nuen. Orain pozik nago. Dena den, beharbada, material aldaketak eragina izango zuen. Afizionatu mailako pilotak eta profesional mailakoak ezberdinak dira eta horrek eragina izango zuen igual. Pixkanaka, profesional mailako materialera ohitu naiz.
Azken aldian oso gustura zabiltzala esan duzu. Hasieran baino pilota gutxiago galtzen dituzu.
Pilotalekura beldurrarekin joaten bazara, oso zaila da pilotan jokatzea. Pilotaren bila beldur gabe joan behar da. Beldurrarekin joaten bazara, eskua ez duzu behar bezala sartzen. Eskuak ondo ditudanetik, konfiantza hartu dut eta gustura ari naiz. Nahiko txukun ari naiz jokatzen. Gainera, azken aldian emaitza nahiko onak lortu ditut eta hori ere lagungarria da. Azken lau partidak galdu egin ditut, baina aurreko zortziak irabazi egin nituen. Dena den, dena ez da irabaztea edo galtzea. Garrantzitsuena sentsazioak dira, partida ona egitea.
Azken urtebetean partida asko jokatu dituzu. Zein izan da gogoangarriena?
Santa Lutzi eguneko partida oso berezia izan zen. Herrian jokatzea beti da berezia. 2015ean ezin izan nuen jokatu gaizki nengoelako eta iaz irabaztea lortu genuen. Jakak sekulako partida egin zuen.
Buruz buruko txapelketa ere jokatu zenuen.
Lehen partida irabazi egin nuen, Martijaren aurka, eta bigarrena galdu, Irustaren aurka. Zerbait gehiago egin nezakeen, baina txapelketa txukuna egin nuela uste dut. Jokoa asko aldatu da eta gaur egun atzelariontzat oso zaila da buruz buru jokatzea. Airez aurrelariek abantaila dute. Dena dena, aurtengo txapelketa ere ondo prestatuko dut eta ea txukun aritzen naizen.
Urte amaieran bukatuko zaizu kontratua.
Ez dut horretan pentsatzen. Egunerokoan pentsatzen dut. Ahalik eta gehien zaintzea da nire kezka. Kontratua berritzeko garaia heltzen denean, enpresarekin hitz egin beharko da. Oraingoz horrek ez nau kezkatzen.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea
Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.
Privacy & Cookies Policy
Privacy Overview
This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities...
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.