Gaur Urretxu eta Zumarragako ButaK 21 zineklub taldearen 31. zikloa hasiko da. Hamaika pelikula emango dituzte, Zumarragako Zelai Arizti aretoan. Emanaldi guztiak 22:15ean hasiko dira, martxoaren 18koa ez ezik. Egun horretako emanaldia 11:00etan izango da.
Zikloa Kalebegiak pelikularekin hasiko da. Hamabost zuzendari gipuzkoarrek hamabi filme labur zuzendu dituzte, Donostia 2016k eskatuta. Egitasmo honetan Koldo Almandoz, Asier Altuna, Daniel Kalparsoro, Borja Kobeaga, Telmo Esnal, Julio Medem, Gracia Kerejeta eta Imanol Uribe zuzendariek parte hartu dute, besteak beste.
Aktoreei dagokienez, parte hartu dutenetako batzuk Ramon Agirre, Marta Etura, Barbara Goenaga, Paco Sagarzazu, Kandido Uranga, Nagore Aranburu eta Egoitz Lasa ezagunak dira. Gaurko emanaldian Michel Gaztanbide egongo da. Gaztanbide egitasmoaren koordinatzaileetako bat izan da.
Hurrengo emanaldia urtarrilaren 27an izango da. Egun horretan La llegada pelikula emango dute. Zientzia fikziozko pelikula hau Denis Villeneuvek zuzendu du eta kritikaren eta ikusleen txaloak jaso ditu.
Otsaila: Arevalo eta Loach
Otsailaren 10ean Tarde para la ira pelikula espainiarra ikusteko aukera egongo da. Raul Arevaloren lehenengo lan hau mendeku baten ingurukoa da.
Otsailaren 24an Ken Loach beteranoaren Yo, Daniel Blake emango dute. Ohi bezala, zuzendari britainiarrak arazo sozial baten inguruko lana egin du. Oraingo honetan langabezia da ardatza. Pelikula horrek sari nagusia irabazi du Cannesen.
Martxoaren 17an La estacion de las mujeres pelikula indiarra emango dute. Misoginiari buruzkoa da. Biharamunean Milk dokumentala izango da ikusgai. Erditzearen eta haurren elikaduraren komertzializazioari buruzko lan bat da.
Azken bost emanaldiak udaberrian izango dira: martxoaren 31n Cuando tienes 17 años pelikula frantziarra emango dute, apirilaren 21ean Neruda txiletarra, apirilaren 28an Elle frantziarra, maiatzaren 19an La doncella korearra eta maiatzaren 26an Los caballeros blancos belgiarra.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea
Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.
Privacy & Cookies Policy
Privacy Overview
This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.