Pirritx, Porrotx eta Marimototsen 'Irribanda' ikuskizuna, larunbatean Ederrenan
Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoek Irribanda ikuskizuna eskainiko dute larunbatean Urretxuko Ederrena pilotalekuan. Bi saio egongo dira: 16:30ean eta 19:00etan. Ekitaldi hau Urretxu-Zumarraga ikastolak antolatu du, 50. urteurreneko ospakizunen barruan. Pailazoekin batera, Urretxuko Iparragirre Balerdi musika tailerra, Zumarragako musika banda eta ikastolako haur, guraso eta irakasleen abesbatza erraldoia arituko dira.
Gainera, gonbidatu bereziak egongo dira: aurten 50 urte betetzen dituzten Antxiñako Ama txistulari taldea eta Irrintzi dantza taldea eta herritar talde bat. Sarrera gehienak agortu dira dagoeneko, baina 16:30eko saiorako gutxi batzuk gelditzen dira. Egunean bertan jarriko dira salgai, Ederrena pilotalekuko leihatilan, 15:30ean.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide