La Salle-Legazpi ikastetxeak aisialdi proiektu berri bat jarri du abian
La Salle-Legazpi ikastetxeak Izartxo proiektua abian jarri du, gaztetxoen denbora librean balioak lantzeko eta konpetentziak garatzeko. Proiektua Ainhoa Elortzak gidatuko du eta Lehen Hezkuntzako 3., 4., 5. eta 6. mailako ikasleei zuzendua dago. Dagoeneko 115 lagunek eman dute izena. Hezitzaile moduan irakasleak arituko dira, DBH4ko ikasleen eta ikasle ohien laguntzarekin. Hilean behin elkartuko dira eta lehen saioa joan zen larunbatean egin zuten.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide