La Salle-Legazpi ikastetxekoek Bakearen Eguna ospatu dute
La Salle-Legazpi ikastetxeko ikasleek Bakearen Eguna ospatu dute gaur. Aurten emakumeen aurkako indarkeria salatu dute bereziki. Horretarako, Zelai Arizti parkeko zuhaitzetan indarkeria horren aurkako mezuak zintzilikatu dituzte. Ekintzari amaiera emateko, manifestu bat irakurri dute eta Mikel Markezen eta Aire ahizpen Konplize ditut eta kanta abestu dute.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide