Unai Urkiola, Markel Agirrezabal eta Paul Barrenetxeak irabazi dute Mingainluze lehiaketa
Atzo Mingainluze lehiaketako finala jokatu zuten Urretxuko Labeaga aretoan. Finala oso borrokatua izan zen eta Kitipasa (Unai Urkiola, Markel Agirrezabal eta Paul Barrenetxea) taldea nagusitu zen. Bigarren postuan Onenak (Ane Bilbao, Aisling Clarke eta Iraitz Aramendi) sailkatu zen, hirugarrenean Txerrikumixek (Oier Plazaola, Oinatz Urbegain eta Ibai Badiola) eta laugarrenean Basatiak (Mikel Aiastui, Oier Etxaniz eta Ander Berasaluze). Aurten ere harrera bikaina izan du lehiaketa honek: hiru laguneko 44 taldek parte hartu dute. Lehiaketan honetan 5. eta 6. mailako ikasleek parte hartzen dute. Aste batzuk barru, berriz, Trebezia lehiaketa hasiko da. Honetan 2., 3. eta 4. mailakoek parte hartzen dute.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide