Zurigain guraso elkarteak hitzaldia antolatu du
Gainzuri ikastetxeko Zurigain guraso elkarteak Lehenengo pausoak larrialdietan hitzaldia antolatu du astelehenerako. Urretxuko kultur etxean izango da, 17:30ean. Ane Zurutuza pediatrak eta Salo Aranburu erizainak traumatismo kraneoentzefalikoa, eztarriko trabamendua, bihotz-biriketako geldialdiak, erredurak edota erreakzio alergikoak ematen direnean zer egin azalduko dute.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide