2017a, 50. urteurrenen urtea da Urretxu eta Zumarragan. Izan ere, bi ikastetxek eta bi kultur taldek mende erdia ospatuko dute aurten: Urretxu-Zumarraga ikastolak, Joxe Mari Iparragirre institutuak, Irrintzi dantza taldeak eta Antxiñako Ama txistulari taldeak. Azken horiek logotipo lehiaketa batekin hasi dituzte ospakizunak.
Lehiaketa horren xedea txistulari taldearen irudia (ez urteurrenarena) izango den sormenezko diseinua hautatzea da. Edonork parte har dezake eta parte hartzaile bakoitzak bi lan aurkez ditzake asko jota.
Diseinuak taldearen izaera islatu behar du eta Antxiñako Ama txistulari taldea testua eraman behar du. Lanak martxoaren 1a baino lehen bidali behar dira Zumarragako kultur etxera.
Irabazlearen izena martxoaren 6an emango da ezagutzera. Egileak 300 euro jasoko ditu.
Txistulariek hainbat ekitaldi ere antolatu dituzte, 50. urteurrena ospatzeko. Apirilaren 4an Antxiñako Ama txistulari tal- deari eta Irrintzi dantza taldeari buruzko ipuina aurkeztuko dute. Ipuin hori Antxiñe Mendizabal idazleak eta Josu Maroto marrazkilariak egin dute.
Kalejira eta bazkaria
Maiatzaren 27rako, berriz, txistulariek kalejira eta bazkaria antolatu dituzte. Bi ekitaldi horietan taldeko beteranoek ere parte hartuko dute.
Zumarragako Santa Isabel jaietan ezpata-dantzari buruzko dokumental bat aurkeztuko dute. Dokumental honen ekoizpena Antxiñako Ama txistulari taldeak eta Irrintzi dantza tal-deak bultzatu dute.
Uztailaren 14an txistulariek eta dantzariek jaialdi bat egingo dute Zelai Arizti aretoan. Azkeneko ekitaldiak udazken amaieran izango dira. Azaro amaieran edo abendu hasieran argazki erakusketa bat egingo dute.
Abenduaren 3an, berriz, txistulari taldearen historia jasotzen duen liburua aurkeztuko dute. Ekitaldi horren ondoren txistu-poteoa egingo dute. Bukatzeko, abenduaren 16an txistu alardea egingo dute. Txistulariek urtero antolatzen dute alarde bat, baina aurtengoa berezia izango da, noski.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea
Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.
Privacy & Cookies Policy
Privacy Overview
This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.