Matxalen Ziarsolo eta Iñigo Diaz de Zeriorekin ekitaldia
Hilaren 17an, 09:00etatik 10:30era, zailtasunaren kudeaketari buruzko jardunaldia egongo da Antioko interpretazio zentroan. Ekitaldi honetan hiru lagunek parte hartuko dute: Igor Barandiaran Wavergarden enpresako kudeatzaileak, Matxalen Ziarsolo Bera Bera taldeko eskubaloi jokalari ohiak eta Iñigo Diaz de Zerio Realeko eta Athleticeko futbol jokalari ohiak. Ekitaldian parte hartzeko, 943 72 91 63 zenbakira deitu behar da edo alkatetza@zumarraga.eus helbidera idatzi.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide