Antxiñako Amako txistulariak, argazki eta dokumentu bila
Antxiñako Ama txistulari taldeak argazki eta dokumentu bilketa hasi du, taldearen 50. urteurrena dela eta. Taldearen argazkiak eta berarekin lotutako dokumentuak dituztenek, Zumarragako kultur etxean utzi behar dituzte, otsailean zehar. Izena eta telefono zenbakia hartuko dizkiete. Dokumentuen kopia egin ondoren, telefonoz deituko diete jasotzera joan daitezkeela esateko.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide