Goya saria irabazi duen pelikula, bihar Zelai Ariztin
Ostiralean, 22:15ean, ButaK 21 zineklub taldeak Tarde para la ira pelikula emango du Zelai Arizti aretoan. Pelikula horrek filme onenari Goya saria irabazi du. Beste hiru Goya ere jaso ditu. Tartean, zuzendari berri onenari dagokiona. Raul Arevalo aktorearen lehen pelikula da eta mendekua du ardatz. Aktore nagusiak Antonio de la Torre, Luis Callejo, Ruth Diaz eta Manolo Solo dira.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide