Zumarragako Udalak 260 landare banatuko ditu lursail jabeen artean
Urteroko moduan, udalak landareak banatuko dizkie herriko lursail jabeei bertako zuhaitzen landaketa bultzatzeko. Aurten hamar lursail jabek egin dute eskaria. 132 haritz, 61 pago eta 67 intxaurrondo jasoko dituzte. Banaketa bihar egingo da, 12:30ean, Ipintzan.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide