Matxalen Ziarsolo eta Diaz de Zerio, Antioko interpretazio zentroan
Gaur zailtasunaren kudeaketari buruzko hitzaldia eman dute Antioko interpretazio zentroan. Matxalen Ziarsolo Bera Bera eskubaloi taldeko jokalari ohiak, Iñigo Diaz de Zerio Real eta Athletic taldeetako futbol jokalari ohiak eta Igor Barandiaran Wave Garden enpresako kudeatzaileak parte hartu dute.
Ekitaldian Goizane Alvarez aldundiko Gazteria eta Kirol zuzendariak, Mikel Serrano Zumarragako alkateak eta Rosa Maiza Ekonomiaren Sustapenerako zinegotziak ere parte hartuko dute. Ekitaldi hau aldundiak antolatu du, udalaren laguntzarekin. Enpresei eta kirol elkarteei zuzendua egon da, batez ere.
Ziarsolo, Diaz de Zerio eta Barandiaranek beraien esperientziez hitz egin dute. Testigantza hauek herriko kirolari eta enpresarientzat baliagarriak izan daitezke. Ekimen hau aldundiaren kudeaketa plan estrategikoaren barne antolatu dute:?goi mailako kirolariak enpresekin elkarlanean jarri nahi dituzte, ekonomiari bultzada gehigarri bat emateko.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide