Berrobiko Tetris taldea, Antzezmotzeko finalera
Berrobiko Tetris taldeak irabazi du antzezlan laburren Antzezmotz lehiaketako bigarren kanporaketa. Hirugarren eta azken kanporaketa ostiral honetan jokatuko dute, 20:30ean Labeaga aretoan. Bilboko Con la que está cayendo taldeak, Eibar, Bergara eta Hendaiako Berriz topatzianek, Zumaiako Zanzarak eta Eskoriatzako @r-emocionesek parte hartuko dute. Talde gonbidatua Zumarragako musika bandako klarinete laukotea izango da.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide