Ainhoa Toledo zumarragarra, Euskadiko txapeldun mailu-jaurtiketan
Asteburuan Euskadiko jaurtiketa txapelketa jokatu zen Durangon eta Ainhoa Toledo zumarragarrak bi domina lortu zituen gazte mailan. Mailu-jaurtiketan urrezko domina lortu zuen, 37 metro eta 44 zentimetroko jaurtiketarekin eta disko-jaurtiketan zilarrezko domina lortu zuen 24 metro eta 35 zentimetroko jaurtiketarekin.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide