Hasi dira inauteriak Urretxu eta Zumarragan ere. Atzo arratsaldean dantzaldia egon zen Euskadi plazan eta rock kontzertua Areizaga-Kalebarrenen. Gaur, ekitaldi ugari egongo dira. 09:00ean Lurra taldekoek Iparragirre plazan dantza egin dute eta ondoren herri inauteria baserrietara eraman dute. 11:30ean Iparragirre Balerdi musika bandakoek kalejira egingo dute eta 12:30ean mozorrotuak Iparragirre plazan elkartuko dira. Ondoren, kalejira egingo dute dultzaineroekin eta buruhandiekin.
Arratsaldean, berriz, bi ekitaldi egongo dira. 17:30ean musika eskolakoek desfilea egingo dute. Euskadi plazatik irtengo dira eta Gernikako Arbola plazan bukatuko dute. 18:00etatik 21:00etara mozorro lehiaketa eta dantzaldia egongo dira Gernikako Arbola plazan.
Gaur arratsaldeko argazkiak ikusteko, sakatu
hemen.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide