Urretxuko udaletxearen aurrean egin dute inauterietako lehenengo dantza Lurra dantza taldekoek. Santa Barbara aldera abiatu dira ondoren, eta baserriz baserri dantza eginez pasatuko dute goiza (
Argazkiak).
11:30ean Iparragirre Balerdi banda kalejiran aterako da eta 12:30ean mozorro kalejira hasiko da Iparragirre plazatik.
Arratsaldean, 17:30ean, musika eskolakoek desfilea egingo dute Euskadi Plazan, eta 18:00etan, Tirapu disko jartzailearekin dantzaldia eta mozorro lehiaketa izango da Gernika Arbola plazan.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide