Simimimisol taldea herriarteko bertsolari txapelketako hurrengo kanporaketara sailkatu da
Urretxu eta Zumarragako Simimimisol taldea herriarteko bertsolari txapelketako hurrengo kanporaketara sailkatu da, bigarren saioa irabazi ondoren. Bigarren saio hau Aiakoen aurka jokatu dute. Potoshop taldeak, berriz, Oiartzunen jokatutako lehen saioa galdu du.
Simimimisol taldea Gorka Azkarate, Maialen Akizu, Mikel Iturriotz, Uxue Fernandez (bertsolariak), Gorka Ojanguren (ordezkaria), Sara Bidarte (gai-jartzailea) eta Asier Oliveirak (epailea) osatzen dute. Potoshop taldea, berriz, Amaia Iturriotz, Manex Mantxola, Antton Fernandez, Beñat Torres (bertsolariak), Gorka Santesteban (ordezkaria), Edurne Plazaola (gai-jartzailea) eta Eli Lasak (epailea) osatzen dute.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide