Urretxu-Zumarraga ikastolako taldea Lilatoiko jendetsuena izango da eta sari bat jasoko du
Igandean Emakumearen Egunaren inguruan antolatzen den Lilatoia egingo dute Donostian. Urretxu-Zumarraga ikastolako taldeak sari bat ziurtatu du dagoeneko. Izan ere, talde jendetsuena izango da. Bigarren talde jendetsuena Zarauzko Emakume Korrikalariak izango da eta hirugarrena Markina-Xemeingoa. Ikastolatik 120 guraso, irakasle eta ikasle baino gehiago joango dira.
Ikastolak iaz antolatu zuen talde bat lehenengoz. Ordura arte bakoitza bere aldetik joaten zen eta irakasle batzuek talde bezala joatea proposatu zuten. Iaz 60 bat lagun joan ziren. Ez zuten espero aurten parte hartzaile kopurua bikoiztea eta talde handiena izatea. Bisera urdinak egin dituzte eta guztiak bisera horiekin joango dira.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide