Urretxuko Udala Iparragirren jaiotzaren 200. urteurrena prestatzen hasi da
2020an Joxe Mari Iparragirre koblakariaren jaiotzaren 200. urteurrena ospatuko da eta Urretxuko Udala lehen pausoak ematen hasi da. Besteak beste, Iparragirreri buruzko bibliografia aztertzen ari da. Horrez gain, han eta hemen egon litezkeen materialak eskuratu nahi ditu: diskoak, argazkiak, aldizkariak… Bestalde, udala herritarrengandik etor litezkeen ekarpenak jasotzeko prest dago, beti ere urteurrenari merezi duen ospea eta garrantzia eman nahian. Ekarpenak kultura.ur@urretxu.eus helbide elektronikora bidali behar dira.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide