Urretxu Zumarragako Stock azokak bihar arte irekiko ditu ateak
Urretxuko Ederrena pilotalekuan, Stock azoka egongo da astebukaera osoan zehar. Atzo, ostirala eman zioten irekiera aurtengo edizioari. Gaur, goizean 10:00etatik 14:00etara zabalik egon ondoren, arratsaldean 16:30etan ireki dituzte ateak eta 20:30ak arte egongo da aukera bertatik pasa eta erosketak egiteko. Bihar, igandea, 11:00etatik 14:00etara egongo da irekita.
Urretxu eta Zumarragako 20 merkatarik parte hartuko dute Bi-Tarteanen stock azokan: Natalietta, Naif Concept Store, Claket, Boca-Boca, Maraï&Nkn, Arku, Hamahiru eta Susi arropa dendek, Txiki zapata-dendak, Xarmanki edergintzak, Titare lentzeriak, Bidegorri eta Zerki kirol-dendek, Aitxu paper-dendak, Instituto Opticok, Baby, Kimukid, Kux-Kux eta Mentxu y Jone haurrentzako jantzi-dendek eta Itak osagarri-dendak.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide