UZ Ikastolako taldea izan da Lilatoiko jendetsuena, 120 lagunekin
Atzo Donostian egin zuten 28. Lilatoian sari berezia jaso zuen Urretxu-Zumarragako Ikastolako taldeak. Izan ere, berdintasunaren aldeko lasterketan parte hartu duten taldeetan jendetsuena izan da, 120 lagunekin. Ikasleak ez ezik, hainbat irakasle eta guraso ere atera ziren korrika. Antolakuntzaren aitortza eta taldekako saria jaso dituzte.
Ikastolak azaldu duenez, iaz hasi ziren talde bezala Lilatoian parte hartzen, eta orduan 60 lagun elkartu ziren. “Hartutako bideari jarraiki aurten ere deialdia egin zen eta erantzun ezin hobea jaso genuen”. Hala, guztira 120 parte-hartzaile elkartzea lortu dute.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide