Xabier Zalduak irabazi du gaur Azkoitian jokatutako aizkora apustua, Luis Txapartegiri bost minutuko aldea aterata. Txapartegik jarritako egurrekin aritu dira, kana-erdiko 20 pago enbor.
Zaldua izan da lanak bukatzen azkarrena; 56 minutu eta 17 segundo behar izan ditu. Txapartegik, berriz, ordubete minutu bat eta zazpi segundo. Jokoan zeuden 12.000 euroak Zalduak eraman ditu, horrenbestez.
· Argazkiak: Ibon Errazu
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide