Gemma Hernandez, neguko triatloiko Euskadiko txapeldun
Urola Triatloi Klubeko Gemma Hernandez zumarragarrak Euskadiko neguko triatloi txapelketa irabazi zuen atzo Erronkarin. Hernandez bigarren postuan sartu zen helmugan, Enara Oronozen atzetik. Triatloian Nafarroako eta Euskadiko federazioak daudenez, Oronoz Nafarroako txapelduna da eta Hernandez Euskadikoa. Bere hurrengo erronka Espainiako distantzia erdiko txapelketa izango da. Uztailean, berriz, Gasteizko Iron Man-ean parte hartuko du.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide