Potoshop taldea, Gipuzkoako Herriarteko Bertso Txapelketatik kanpo
Urretxu eta Zumarragako Potoshop taldeak Gipuzkoako Herriarteko Bertsolari Txapelketako bigarren eta azken saioa jokatu du asteburuan. Galdu egin du eta, horrenbestez, kalean gelditu da. Simimimisol taldea, berriz, hurrengo fasera pasa da. Orioko eta Gabiriko taldeekin neurtuko ditu indarrak.
Asteburuan Martxoan Bertsoa txapelketako azken kanporaketa ere jokatu da. Bortzirietako taldeak lortu du finalerako txartela. Finalean Surfin Kaos taldearekin eta nesken taldearekin neurtuko ditu indarrak. Hilaren 25ean izango da, 23:00etan, gaztetxean.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide