Mariñe Arbeok irabazi du Antxiñako Amaren logo lehiaketa
Mariñe Arbeo diseinatzaile zumarragarrak irabazi du Antxiñako Ama txistulari taldearen logo lehiaketa. Arbeok 24 urte ditu eta Diseinu Grafikoa eta Arte Ederrak ikasi ditu. Irrintziren logoa eta gaztetxearen 15. urteurrenekoa ere bereak dira. Antxiñako Ama taldearen logoan txistu baten behealdea irudikatu du. “Txistua marraztu gabe, txistua azaltzea nahi nuen. Horretarako forma batzuk erabili ditut. Nire lanetan iruditxo batekin eta tipografiarekin jolastea gustatzen zait”.
Saria gaur arratsaldean banatu dute Zumarragako kultur etxean. Antxiñako Ama txistulari taldekoek logo berria 50. urteurreneko liburuan eta dokumentalean eta kontzertuetan erabiliko dute aurreratu dute.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide