Amaia Irazabal getariarrak irabazi du Antzezmotz lehiaketa
Antzezmotz lehiaketaren hirugarren edizioa Amaia Irazabal aktore getariarrak irabazi du, Inor ez dator lanarekin. Finalean Tolosako Carambola taldeak, Berrobiko Tetrisek eta Zumarragako Deblacksek ere parte hartu dute.
Aktore onenak Cia, la que tu me haces taldeko Iñaki Moral eta Mari Jose Landaburu izan dira. Talde hau Lezokoa da. Zuzendaritza onenari saria Gasteiz eta Arrasateko Arteko taldeak irabazi du eta gidoi onenari dagokiona Deblacks taldeko Iñigo Sbeltza zumarragarrak. Euskarazko lan onenari saria Eibar eta Bergarako Berriz topatzian taldeak irabazi du.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide