Maria Clavero gazte zumarragarrak hauskor itxura du: ile horia, begi argiak, azal zuria, hizkera gozoa… Kalean ikusita bakarrik ezagutzen dutenek, ez lukete sekula esango arte martzialak egiten dituenik. Hala da, ordea. Espainiako jiu jitsu txapelketa irabazi du, ne waza modalitatean. Borroka hauek lurrean egiten dira.
Claverok umetatik egiten ditu arte martzialak. «Judoa txikitatik egiten dut. Nire anaiak izena eman zuen eta nik ere probatzea erabaki nuen. Elkarrekin joaten ginen, La Salle-Legazpi ikastetxean ematen zituzten judo eskoletara. Unibertsitate garaian judoa egiten jarraitu nuen eta borrokan hasi nintzen. Ondoren, jiu jitsua ezagutu nuen».
Dena den, beste kirol batzuk ere probatu ditu. «Eskola kiro-lean denetik egin nuen eta areto futbolean ere jokatu nuen, Goierri taldean». Izan ere, kirola asko gustatzen zaio. Hala, irakasle-ikasketetako Heziketa Fisikoa adarra egin zuen. Ikasturte honetan Gasteizko ikastetxe ba-tean ari da lan egiten.
Kirol guztien artean, arte martzialak ditu gustukoen. «Bakarkako kirola izan arren, beti besteren bat behar duzu praktikatu ahal izateko».
Paradoxikoa dirudi, baina borroka kiroletan kirolarien arteko harremana gainontzeko kiroletan baino estuagoa dela uste du. «Borroka egiteko beti beste baten beharra dugunez, elkarri asko laguntzen diogu. Familia bat gara. Taldeko kiroletan ez duzu taldekideekin horren harreman estua. Entrenamendu batean kale egiten baduzu, kidea kaltetzen duzu. Gainera, hobetzeko besteen beharra duzu. Besteak dira maila hobetzen laguntzen dizutenak».
Gezurra badirudi ere, aurten hasi da lehiaketetan parte hartzen. «Ez zait lehiatzea gustatzen, oso urduri jartzen bainaiz. Txapelketa bat prestatzeko asko kontzentratu eta pentsatu behar dut eta hori oso gogorra da».
Oso lorpen garrantzitsuak eskuratu ditu oso denbora gutxian. Eibarren jokatu zen Espainiako Kopan eta Navalcarneroko (Madril, Espainia) Espainiako txapelketan urrezko dominak lortu ditu. «Aurki Gipuzkoako judo txapelketa jokatuko da eta beharbada parte hartuko du. Dena den, lehiatzeko orduan, jiu jitsua da gehien gustatzen zaidan kirola».
Espainiako txapelketa irabazi ondoren, Europako txapelketan parte hartzea espero du. «Espainiako txapelketa irabaztea zaila iruditzen bazitzaidan, Europakoan lan ona egitea zer esanik ez. Izan ere, Europan jiu jitsuak tradizio handia du eta lehiakideak Espainiako txapelketakoak baino gogorragoak izango dira. Teknika oso ona dute», amaitu du.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea
Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.
Privacy & Cookies Policy
Privacy Overview
This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.