Urbieta-Olaizola eta Aranguren, Goñiren omenezko pilota txapelketako finalerdietara
Asteazkenean Goñiren omenezko txapelketako hirugarren jardunaldia izan zen. Binaka Urbietak eta Olaizolak 22 eta 13 irabazi zieten Labaka eta Garmendiari. Lau t’erdiko txapelketan, berriz, Arangurenek 22 eta 19 irabazi zion Egigureni. Egiguren 8 eta 19 joan zen irabazten, baina eskua mindu zuen.
Final laurdenetako azken partidak asteazkenean jokatuko dira, 18:30ean, Beloki pilotalekuan. Lau t’erdian Lerenak Elolaren aurka jokatuko du eta binaka Pradok eta Murgiondok Zubizarreta eta Telletxearen aurka. Finalerdiak martxoaren 29an eta apirilaren 5ean jokatuko dira eta finala apirilaren 12an.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide