Rafael Rico Serrano zumarragarrak 100 urte bete ditu
Rafael Rico Serrano zumarragarrak 100 urte bete zituen atzo. Mikel Serrano alkateak eta Arantxa Gonzalez Gizarte Zerbitzuetako zinegotziak lore sorta bat eta Antioko irudi bat oparitu zizkioten udalaren izenean. Bere semeak eta erraina ere ekitaldian izan ziren. Eguerdian, familiako kideek bazkari batekin ospatu zuten urtebetetze eguna.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide