Barrenkale-San Martineko parke estaliaren inguruko bilera
Urretxuko Udalak Barrenkale-San Martineko parkea estaltzeko asmoa du eta herritarrak bilera batera deitu ditu. Bertan, aukerez eta erabilerez hitz egingo dute eta urretxuarren ekarpenak jasoko dituzte. Gune hau diseinatzeko orduan irisgarritasuna eta inklusibitatea lehenetsi behar dituzte. Hori dela eta, behar bereziak dituzten haurren gurasoei udaletxera gerturatzeko eta horien berri emateko eskatu diete. Bilera bihar (asteazkena) izango da, 18:30ean, udaletxeko bigarren solairuan.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide