Institutukoen erromeria Trekutzen
Joxe Mari Iparragirre Institutuak 50 urte bete ditu eta hainbat ekitaldi antolatu dituzte urteurrena ospatzeko. Igandean mendi irteera eta erromeria egin zituzten. Trekutzera joan ziren. Eguraldi bikaina egin zuen eta 90 lagun inguruk parte hartu zuten.
Hurrengo ekitaldia hilaren 30ean izango da: 19:30ean, Urretxuko kultur etxean, Jose Luis Lafuente Osarteneko zuzendariak eta Miren Elgarresta aldundiko Berdintasun zuzendariak etorkizuna duten lanbideei buruz hitz egingo dute.
Ekitaldi nagusia apirilaren 1ean izango da. 50. urteurreneko liburua aurkeztuko dute eta ondoren bazkari bat egongo da. Txartelak Urretxuko Buhame, Zona Zero eta 33 tabernetan, Zumarragako Saski eta Hirukian eta Legazpiko Katilu eta Laubiden daude salgai, 25 euroan.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide