Aldaketak Goñiren omenezko pilota txapelketan
Gaur, 18:30ean, Goñiren omenezko pilota txapelketako final laurdenetako azken jardunaldia jokatuko dute. Aldaketak egon dira. Lau t’erdian Garciak jokatuko du Elolaren aurka, eta ez Lerenak. Binaka, Arratibelek Murgiondoren ordez jokatuko du. Pradorekin, Zubizarreta eta Mariezkurrenaren aurka arituko da. Azken honek Telletxea ordezkatuko du. Txapelketako bi partiden aurretik, Beloki pilota eskolako haurrek jokatuko dute. Larraiotz eta Ekain Irizar, Murciego eta Aner Irizarren aurka arituko dira.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide