Martxoan Bertsoa txapelketako finala jokatuko dute larunbatean, Urretxuko gaztetxean. Norgehiagoka 23:00etan hasiko da. Urretxu eta Zumarragako nesken taldeak, Zarauzko taldeak eta Bortzirietakoak parte hartuko dute. Nesken taldea Amaia Iturriotz, Sara Bidarte eta Iraitz Sarasolak osatzen dute.
Aurtengo finala berezia izango da, Martxoan Bertsoa ekimenak 15 urte bete dituelako. Hori dela eta, urte hauetan guztietan bertsolari txapelketan parte hartu dutenak bazkari batera gonbidatu dituzte. Txapelketa honetan 100 bat lagunek parte hartu dute eta bazkarian 40 bat elkartuko dira. Bazkariaren ostean bertso-poteoa egingo dute Urretxuko tabernatan eta, amaitzeko, finala ikustera joango dira.
Txapelketa Martxoan Bertsoa ekimeneko ekitaldi nagusia da, baina beste ekitaldi batzuk ere egon dira. Hilaren 17an bi ikuskizun egon ziren gaztetxean eta hilaren 31n Urretxu eta Zumarragako eskolarteko bertsopaper lehiaketako sariak banatuko dituzte. Ekitaldi hori Zelai Arizti aretoan izango da, 15:00etan.
Herriarteko Txapelketa
Aurtengo martxoan inoiz baino bertso gehiago entzun dira Urretxu eta Zumarragan. Izan ere, Gipuzkoako Herriarteko Bertsolari Txapelketako saioak ere egon dira. Herriko bi taldek parte hartu dute eta Simimimisolek bigarren fasera pasatzea lortu du. Hamabi talde pasa dira eta lau taldetan banatu dituzte. Goierriko bi taldeek Gabiriako Osinalde da besteamultzo berean abestuko dute. Talde berean Sarri nahi genuen eta Habana etorri zaigu Orioko taldeak abestuko du.
Urretxu-Zumarragako taldeak Orioko Salatxo tabernan abestuko du bihar, 22:30ean. Bigarren saioa apirilaren 7an izango da: 21:00etan Gabiriako Osinalde elkartean, gabiriarrekin eta oriotarrekin. Bukatzeko, apirilaren 9an Simimimisolekoek eta gabiriarrek Urretxuko Osaba tabernan abestuko dute. Taldeko onena finalerdietara pasako da.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea
Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.
Privacy & Cookies Policy
Privacy Overview
This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.