Gaur 11:00etan elkartu dira Antion Lehen Hezkuntzako 4. eta 5. mailako ikasleak eta 2016an jaiotako haurren gurasoak Zumarragako 38. Zuhaitz Egunean parte hartzeko. Eguraldiak ez du batere lagundu eta landaketa azkar egin dute Antioko Interpretazio Zentroko gaineko zelaian. Hamaiketakoa 12:00etan egitekoak ziren baina aurreratu egin dute eta interpretazio zentroko atarian zelaian baino jende gehiago zegoen 11:30ean.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide