Urretxuko Udala eta herriko elkarte ezberdinak jendea Santa Barbarara erakartzeko ahalegina egiten ari dira eta aste honetan egitasmo berri bat aurkeztu dute: mikro-orientazio zirkuitua.
Ekimen hau astelehenean aurkeztu zuten, Santa Barbaran bertan. Ekitaldian Jon Luqui alkateak, Iñaki Casas bultzatzai-leak, Santa Barbara aterpetxeko Manex Buronek, Goierri kirol elkarteko mendi saileko Javi Areizagak eta Txema Aldanondok eta Gazte Bidean nerabeentzako aisialdi zerbitzuko Ane Iturbek eta Oier Gabiriak parte hartu zuten.
Luquik udalak ingurumena eta kirola bultzatu nahi dituela eta Santa Barbarak horretarako aukera bikaina eskaintzen duela esan zuen. «Duela urte batzuk aterpetxea egin genuen eta orain mikro-orientazio zirkuituarekin gatoz. Iñaki Casasek, Goierrik eta Gazte Bideanek parte hartu dute egitasmo honetan. Parte hartzaileek, plano batek lagunduta, Santa Barbara inguruan baliza batzuk aurkitu behar dituzte. Aste Santua gainean dugu eta garai hau aproposa iruditu zaigu ekimen hau martxan jartzeko. Goierriri, Gazte Bideani eta aterpetxeari beraien parte hartzea eskertu nahi diet».
Casasek zazpi zirkuitu prestatu dituztela gehitu zuen. «Guztien abiapuntua eta helmuga aterpetxea da. Planoak bertan emango dituzte, doan. Planoarekin batera kontrol txarteltxo bat emango dute, baliza bakoitzaren kodea apuntatzeko».
Goierri kirol elkartearen mendi sailekoek jendea parte hartzera animatu zuten. «Kirol elkarteko sei kidek ikastaro batean parte hartu dugu eta balorazio oso positiboa egin dugu. Laguntzen jarraituko dugu», esan zuen Areizagak. «Santa Barbarari eta aterpetxeari gure bultzadatxoa eman nahi diegu», gehitu zuen Aldanondok.
Hezitzailea
Gazte Bidenekoek ere dagoeneko zirkuituak ezagutzeko aukera eduki dute. «Ekimen hau gure filosofiarekin bat dator. Izan ere, aisialdia modu hezitzailean egiteko aukera ematen du. Oso ekimen interesgarria da, modu kooperatiboan zein lehiakorrean egin daitekeena. Jendea parte hartzera animatu nahi dugu: hezitzailea eta dibertigarria da eta kirola egiteko eta Santa Barbara ezagutzeko balio du».
Bukatzeko, Buronek jolas «polita» dela esan zuen. «Familiako belaunaldi ezberdinei elkarrekin jolasteko aukera ematen die. Autorik gabeko gune batean gaudenez, haurrak lasai mugi daitezke. Jolasteko behar den materiala aterpetxean egongo da eta bertan behar diren azalpen guztiak emango ditugu».
Aterpetxean erroskilla eta txotxongilo tailerrak ere antolatu dituzte, apirilaren 14, 21 eta 22rako. Izena emateko , 943 72 33 87 zenbakira deitu behar da.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea
Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.
Privacy & Cookies Policy
Privacy Overview
This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.