Joxe Mari Iparragirre institutuaren 50. urteurreneko ospakizun ekitaldi nagusiak larunbat honetan izango dira. 12:30ean ekitaldi instituzionala egingo dute Urretxuko Labeaga aretoan eta 14:30ean bazkaria egongo da Ederrena pilotalekuan.
Ekitaldi instituzionala gonbidatuei egingo dieten ongi etorriarekin hasiko da. Zuzendaritzaren agurraren ondoren, urteurreneko liburua aurkeztuko dute. Bertan, irakasle ohi batek ikastetxearen historia jaso du. Liburuan 60 irakasle eta ikasle ohiei egindako elkarrizketa laburrak, egungo ikasle eta irakasle guztien argazkiak eta hamar kolaborazio ere aurki daitezke.
Kolaborazio hauek Jose Luis Magro zuzendari ohiak, guraso elkarteak eta ikasle ohi batzuek egin dituzte: Carlos Rodriguezek, Pedro Berriotxoak, Mari Carmen Viedma eta Arantza Corralesek, Patricio Agirrek, Andoni Salamerok, Nerea Areizaga, Karen Alberdi, Maria Naranjo, Natalia Elvira, Nora Fernandez, Amaia Elias eta Nerea Egigurenek, Maialen Akizuk eta Marina Romonek. Liburua Ederrena pilotalekuko bazkarian salgai egongo da, 8 euroan.
Liburua aurkeztu ondoren, agintariei hitza emango diete. Cristina Uriarte Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburuak, Mikel Serrano Zumarragako alkateak eta Jon Albisua Urretxuko zinegotziak hitz egingo dute.
Hamabi omendu
Agintarien hitzen ondoren, Salamerok olerki batzuk errezitatuko ditu eta jubilatutako langileei omenaldia egingo diete. Hauek izango dira omenduak: Maritxu Ugalde biologiako irakaslea, Inocencio Fuentelsanz atezaina, Koro Badiola fisika eta kimikako irakaslea, Antonio Ayllon historiako irakaslea, Jose Manuel Oiarbide matematikako irakaslea, Rosa Rodriguez liburutegiko arduraduna, Juani de Miguel idazkaria, Julio Martin gaztelaniako eta literaturako irakaslea, Hilario Garcia biologiako irakaslea, Manu Albisu heziketa fisikoko irakaslea, Mila Garcia euskarako irakaslea eta Arantxa Fernandez gizarteko irakaslea. Mattin Aranburu eta Ainara Monterrubio ikasle ohiek dantzatuko diete aurreskua.
Bukatzeko, 20 ikaslek ikastetxeari buruz hitz egingo dute eta Goiargi abesbatzak hiru kanta abestuko ditu. Azken abestia Joxe Mari Iparragirreren Gernikako arbola izango da.
Taldeko argazkia atera ondoren, luntxa egongo da. 14:30ean, berriz, Ederrena pilotalekuan bazkaria egingo dute. 400 bat lagun elkartuko dira.
Lehenago, gaur eta bihar, beste bi ekitaldi egongo dira. Gaur, 19:30ean Urretxuko kultur etxean, Jose Luis Lafuente Osarteneko zuzendariak eta Miren Elgarresta aldundiko Berdintasun zuzendariak etorkizuneko lanbideei buruz hitz egingo dute. Bihar, 22:15ean, Cuando se tienen 17 años pelikula emango dute Zelai Arizti aretoan.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea
Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.
Privacy & Cookies Policy
Privacy Overview
This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.