Herriko eskolen arteko XXX. Bertsopaper lehiaketako sari banaketarekin itxi da aurtengo Martxoan Bertsoa. Zelai Arizti aretoan egin da ekitaldia gaur arratsaldean, bertso eskolako kideen partaidetzarekin. Zumarragako eta Urretxuko udal ordezkariak ere bertan egon dira.
Hiru maila ezberdinetan banatu da lehiaketa. A mailan (LH 5. eta 6. mailak), “nik ez daukat mugikorrik” gaiaren inguruan bi bertso edo lau kopla idatzi behar zituzten. Ibai Badiola Intxausti izan da irabazlea; bigarrena Aintziñe Maroto Mendizabalek eta hirugarren Asier Etxaniz Arrizabalagak. Aipamen bereziak ere banatu dituzte: Aritz Legorburu Urreaga, Pablo Guereta Diez, Oier Gaston Garrido, Unai Urkiola Garcia, Elene Carballo Fernandez, Jon Hinojo Franco, Nahia Urbizu Altzelai, Oier Tapia Sukia, Garazi Lasa Larrañaga, Unai Madina Lizarralde eta Xabi Marin Sagastizabal. Maila honetan 223 lan jaso dira.
B mailan (DBH 1 eta 2), partehartzaileek bi bertso idatzi behar izan dituzte “zergatik lotsatzen naiz horrenbeste? Bai, maiteminduta nago” gaiari buruz. Malen Badiola Intxaustik irabazi du, Iune Gurrutxaga Matillak izan da bigarrena, eta hirugarrena Brandy Peñagarikano Rijok. Maila honetan 106 lan jaso dira, eta aipamen bereziak ere izan dira: Leire Alustiza Velasco, Unai Hurtado Alberdi, Xuban Udabe Randriamampandry, Igone Aldama Urteaga, Maddi Villalain Robredo, Izaro Lesaka Txintxurreta, Maren Etxeberria Altzelai eta Ane Emparanza Etxaniz.
Maila nagusian (DBH 3 eta 4) 5 lan jaso dira, gai librearekin. Lehenengoa Sara Eizmendi Merino izan da, bigarrena Arri Iraeta Irigarai eta hirugarrena Haritz Chico Izagirre. Aipamen bereziak, berriz, Laura Carrasco Lasak eta Aitor Emparanza Etxanizek jaso dituzte.