Garai bateko eta egungo ezpata-dantzariek bazkaria egingo dute ekainaren 10ean
Ezpata-dantzari talde batek bazkaria antolatu du ekainaren 10erako. Ekimen honen helburua ezpata-dantzan parte hartu duten guztiak elkartzea da (kapitainak, sokakoak eta txistulariak): garai batekoak eta egungoak. Bazkaria Zumarragako Etxeberri jatetxean izango da eta parte hartu nahi dutenek Zelai Arizti kultur etxean eman behar dute izena, astelehenetik aurrera. Izena emateko epea maiatzaren 3an itxiko dute.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide